Berripapera

Sastarrain baserri eskola
ZESTOA . GIPUZKOA

Astebeteko udalekuak ingelesez eta euskaraz

Zestoako Sastarrain baserri eskolak udako ingelesezko ekitazio udalekua eta euskarazko eta ingelesezko baserri eskola udalekua eskaintzen ditu 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat, 332 eta 259 euroren truke.



 
259,00 €
Berandu zabiltza!!
  • 0,00 €

    lehen
  • %32

    deskontua
  • -259 €

    aurreztu

Uztailean edo abuztuan zehar, 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat espresuki antolatutako astebeteko bi udaleku eskaintzen ditu Zestoako Sastarrain baserri eskolak. Ez galdu Ekain kobazuloaren magalean 7 egun igarotzeko aukera paregabe hau!

MAUKA kupoiari esker, honako bi eskaintzetako bat aukeratu dezakezu:

-Ekitazioa ingeleraz udalekuaren deskribapena: 331,65 eurotan.

  • 8-14 urte bitarteko haurrei zuzenduta, 7 eguneko egonaldia.
  • Egonaldi honetan haurrek zaldiari buruz zertxobait ikasteaz gain, ingelera sakontzeko edo ikasteko aukera izango dute. Ingelera ama hizkuntza duten bi begirale izango dira. Hala ere, hauetariko bat euskaraz eta gazteleraz ederki moldatzen da.
  • Zaldiketa klase teorikoak eta praktikoak tartekatzen dira, bailarako paisai liluragarriak ezagutzeko parada ezin aproposagoa.
  • Udaleku honetan zaldiketa ikastaroa, zaldi jolasak (ginkana), honadartzara egunpasa, Ekain eguna eta gaubela uztartuko dira.
  • Mantenu osoko erregimena.

-Baserri eskola ingeleraz eta euskaraz udalekuaren deskribapena: 258,62 eurotan.

  • 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, 7 eguneko egonaldia.
  • Helburua haurrak ingelera eta euskara uztartuz, lagun berriak egitea da.
  • Baserri eskolako tailerren bidez gure baserritarren hainbat ohitura erakutsiko dira: ogiaren tailerra, ukuilua, saskigintza, gozogintza, aurre-historiako tailerrak, etab.
  • Horrez gain, Ekain eguna eta mendira zein hondartzara egun-pasak egingo dira.
  • Mantenu osoko erregimena.
  • Udalekuak uztailean eta abuztuan zehar izango dira.
  • Kupoia erosten den egunetik 10 eguneko epea dago erreserba egiteko.

www.sastarrain.com webgunean aurkituko duzu informazio guztia.



KOKAPENA
SASTARRAIN BASERRI ESKOLA
ZESTOA - GIPUZKOA
google

Ekainbidea, 6

943 14 81 15

www.sastarrain.com